0 comentarios

Procaster Tutoriala

Guk egindako tutoriala:

Watch live streaming video from julen at livestream.com

Guk procaster programa, tutorial guztiak egiteko erabili dugun arren, klasean bere erabilera izan dezake, klaseko telebista kanal propioa sortuz adibidez. Kanal honen bitartez, beraien lanak bai klasekide, baita gurasoekin ere aurkeztu edo partekatu ditzakete. Kanal honek izan dezakeen beste erabilera bat, irakasleak bere azalpenak kanalaren bitartez ematea da, etxeko lanetarako adibidez. Abantaila bezala, procasterren bitartez emandako azalpenak galtzen ez direla da, bertan gordeta geratzen direlako, ahozko azalpenekin gertatzen den ez bezala.

BALIABIDEAK:





read more
0 comentarios

Voki Tutoriala

Guk egindako tutoriala:

Watch live streaming video from julen at livestream.com

Lehen esan bezala, Lehen Hezkuntza osoan zehar edozein ziklotan erabili daiteken bitartekoa da Voki. Txikienentzat, lehen aipatutako text to speech teknologia gomendatuko genuke, batez ere irakurtzen/idazten ikaste-fasean dauden haurrentzat. Zaharragoek azalpenak emateko erabili dezakete; edozein gai, edozeinentzat. Honela, grabazio denbora limitatua denez, azaldu beharrekoa ondo egituratu edo laburtu beharko dute. Beraz, txikienek eta zaharrenek Vokiren bitartez hizkuntza landuko dute dibertitzen ari diren bitartean. Voki erabiltzeko internet konexioa duen ordenagailu bat besterik ez dugu behar.

BALIABIDEAK:





read more
0 comentarios

Story Jumper Tutoriala

Guk egindako Tutoriala:
Watch live streaming video from julen at livestream.com


Eskolan txikienekin erabiltzeko dela iruditzen zaigu bitarteko hau. Haur Hezkuntzarako egokia da, baita Lehen Hezkuntzako lehen mailatan erabiltzeko ere. Polita izan daiteke, beraiek asmatutako ipuin bat Story Jumper-en bitartez publikatzea edota inprimatzea, beraien lana formatu fisikoan izateak ilusio handia sortzen baitu adin horretako haurrengan. Hau, txikienek irakaslearen laguntzaz egin beharko dute eta oso posible da mota honetako proiektu bat aurrera eramatea, interneteko konexioa duen ordenagailu bat besterik ez baita behar bitarteko honekin lan egiteko.



BALIABIDEAK:





read more
1 comentarios

Sekuentzia didaktiko digitala

Hona hemen gure elikagai moten inguruko sekuentzia didaktiko digitala, Yudu web orrialdean igota, pdf formatuan:

Ikusi dokumentu hau beste orrialde batean
read more
0 comentarios

Story Jumper-en bitartez sorturiko ipuina

Gure bigarren bitarteko berria egiteko, pentsatu genuen Haur Hezkuntzarako bitarteko erabilgarri bat bilatzea, erabili ditugun bitarteko gehienak Lehen Hezkuntzarako bait dira. Asko bilatu ondoren Story Jumper bitartekoa erabiltzea pentsatu genuen, ematen dituen aukerak nahiko zabalak direlako. Gainera aurkezte modua oso egokia iruditu zitzaigun gure etorkizuneko ikasleentzat. Bitarteko hau, Haur hezkuntzarako oso egokia izan arren, Lehen hezkuntzako lehen zikloetan ere oso erabilgarria izan daiteke. Adibidez guk egindako liburua, 5 urtetik 8 urterakoa izan daiteke, irakurtzen hasten diren garaikoa.
Bitarteko honen bidez ipuin bat egitea aukeratu genuen, ipuina animalien izenak ezagutzeko erabili dugu. Liburu honetan batez ere Baso eta ohianeko animaliak erakusten dizkigu baina hurrengo kapituluak egin ditzazkegu etxeko animaliak aipatuz edota itsasoko animaliak aipatuz. Bilduma polit bat egin zitekeela uste dugu. Ondorioz esan dezakegu, bitarteko honen helburu nagusia, irakurtzen ikastea dela eta honekin batera,ezagutza batzuk jasotzea,hala nola, animalia batzuen izenak jakitea eta beren bizimoduak ezagutzea.
Haur Hezkuntzan oso erabilgarria dela iruditzen zaigu, ikasleak beti liburuak paperean ikusten ohituak bait daude eta ordenagailuan ikusteak atentzia deituko dienez, abantaila haundia litekela uste dugu.

Aktibitate hau burutzeko bi modutan egin dezakegula uste dugu, Haur hezkuntzarako bada, ikusgarriagoa liteke gelan, proiektore baten bidez, irakasleak ipuina irakurtzea eta galdera sinple batzuk egitea bere ikasleei. Gainera irakasleak aukera asko dituenez horrekin joka dezake.
Lehen hezkuntzarako erabiltzen badugu, ordeganailuak erabiltzea hoberena litzake, ikasleak betiko liburuak erabiltzera ohituak daude eta ordenagailuan irakurtzeak motibazio extra bat dakarrenez, gusturago irakurriko lituzketela uste dugu, Irakurketa hau STORY JUMPERren webgunearen bidez egin daiteke.

Gaitasunak aztertzeko orduan ere, bi ataletan zatituko dugu. Haur Hezkuntzakoek gehienbat landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna izanen da, batez ere irakurri eta ulertzean datzalako ariketa. Lehen Hezkuntzan aldiz, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.
Lehenago esan bezala, gure liburua hau gomendatu behar izango bagenu, 5 eta 8 urte inguruko umeei gomendatuko genie, nahiz irakurtzen ondo ez jakin, animalien izenak maiuskulaz jarri ditugu eta marrazkiak oso esanguratsu eta grafikoak direlako. Hemen uzten dizuegu egindako lana:

Egin klik irudian ipuina ikusteko:
read more
0 comentarios

Scratchen bidez batuketa eta kenketak lantzen

Honako bitarteko hau guk matematikak lantzeko erabili dugun arren, beste edozein gai lantzeko erabili daiteke. Bi erabilera posible ikusten dizkiogu; irakasleak jorratzen ari diren edo jorratu nahi den gaiaren inguruan programak sortzea izango da lehena, ikasleek ondoren, ariketa moduan burutu ditzaten scratchen bidez. Bigarren erabilera, ikasleek beraiek beraien programak sortzea izango da, honako hau ideiak antolatzeko oso onuragarria izango zaielarik. Lehen erabilera txikiagoenentzat egokiagoa ikusten dugu, bigarrena ordea, zaharragoenentzat. Zaharrenen kasuan, scratch-en bitartzez programak sortzea oso onuragarria izango da etorkizunean programazio lehengoaiak ikasi behar badituzte, egitura berdina baitute.

Abantailekin jarraitzen badugu, scratch-a ikasgelan erabiltzen bada haurrak ordenagailu eta teknologia berriak erabiltzera ohituko dira. Gainera, oso erakargarriak izaten dira mota honetako baliabideak haurrentzat.

Bitarteko hau klasean erabiltzen dugunean lantzen den gaitasun nagusia, matematikarako gaitasuna da, batuketak eta kenketak egiten direlako. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da, scratch programa erabiltzea teknologia digitala erabiltzea delako eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen da, kasu honetan scratcheko irakasleak galdetzen duena norberak erantzunez. Hori, programak berak eskaintzen digun erabilera edo funtzionamenduarekin. Programaren bitartez beste hainbat gaitasun landu daitezke, scratch-ak jorratu duen gaiaren araberakoa.

Gure Scratch-a zehatzago aztertzera pasatzen bagara, bitarteko honen bidez lantzen dugun gaia matematika da, batuketak eta kenketak hain zuzen ere. Lehen mailetan matematikak oso astunak egin daitezkeela iruditzen zaigu, eta txikitatik gustua hartzen ez badiete arazoak izan ditzaketela uste dugu. Programa hau, matematikak jolas moduan hartzeko dago sortua, haur txikienentzat erakargarriak izan daitezen. (programako) Irakaslea batuketa eta kenketak egiten joango da eta ikasleek matematikarako gaitasuna lortuko dute. Programa hau, lehen hezkuntzako txikienentzako dago sortua, eta lehen zikloaren barruan, lehenengo mailan kokatuko genuke.

Scratch hau ikasgelan erabili ahal izateko, internet konexioa duten ordenagailuak besterik ez ditugu behar. Komenigarria da ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea, taldeka egiten bada, kalkuluak egingo ez dituzten ikasleak egoteko arriskua baitago.


Conoce más sobre este proyecto
read more
0 comentarios

Scratch Tutoriala

Guk egindako Tutoriala:
julen on livestream.com. Broadcast Live Free

Ikus daitekenez,scratch programa edozein gai lantzeko erabili daiteke. Aurretik gure scratcharen azalpenean esan dugun bezala, klasean bi erabilera posible ikusten dizkiogu; irakasleak jorratzen ari diren edo jorratu nahi den gaiaren inguruan programak sortzea, ikasleek ondoren, ariketa moduan burutu ditzaten scratchen bidez eta ikasleek beraiek beraien programak sortzea,Lehen erabilera txikiagoenentzat egokiagoa ikusten dugu, bigarrena ordea, zaharragoenentzat.

BALIABIDEAK:




read more