Mostrando entradas con la etiqueta bitartekoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bitartekoa. Mostrar todas las entradas
0 comentarios

Story Jumper-en bitartez sorturiko ipuina

Gure bigarren bitarteko berria egiteko, pentsatu genuen Haur Hezkuntzarako bitarteko erabilgarri bat bilatzea, erabili ditugun bitarteko gehienak Lehen Hezkuntzarako bait dira. Asko bilatu ondoren Story Jumper bitartekoa erabiltzea pentsatu genuen, ematen dituen aukerak nahiko zabalak direlako. Gainera aurkezte modua oso egokia iruditu zitzaigun gure etorkizuneko ikasleentzat. Bitarteko hau, Haur hezkuntzarako oso egokia izan arren, Lehen hezkuntzako lehen zikloetan ere oso erabilgarria izan daiteke. Adibidez guk egindako liburua, 5 urtetik 8 urterakoa izan daiteke, irakurtzen hasten diren garaikoa.
Bitarteko honen bidez ipuin bat egitea aukeratu genuen, ipuina animalien izenak ezagutzeko erabili dugu. Liburu honetan batez ere Baso eta ohianeko animaliak erakusten dizkigu baina hurrengo kapituluak egin ditzazkegu etxeko animaliak aipatuz edota itsasoko animaliak aipatuz. Bilduma polit bat egin zitekeela uste dugu. Ondorioz esan dezakegu, bitarteko honen helburu nagusia, irakurtzen ikastea dela eta honekin batera,ezagutza batzuk jasotzea,hala nola, animalia batzuen izenak jakitea eta beren bizimoduak ezagutzea.
Haur Hezkuntzan oso erabilgarria dela iruditzen zaigu, ikasleak beti liburuak paperean ikusten ohituak bait daude eta ordenagailuan ikusteak atentzia deituko dienez, abantaila haundia litekela uste dugu.

Aktibitate hau burutzeko bi modutan egin dezakegula uste dugu, Haur hezkuntzarako bada, ikusgarriagoa liteke gelan, proiektore baten bidez, irakasleak ipuina irakurtzea eta galdera sinple batzuk egitea bere ikasleei. Gainera irakasleak aukera asko dituenez horrekin joka dezake.
Lehen hezkuntzarako erabiltzen badugu, ordeganailuak erabiltzea hoberena litzake, ikasleak betiko liburuak erabiltzera ohituak daude eta ordenagailuan irakurtzeak motibazio extra bat dakarrenez, gusturago irakurriko lituzketela uste dugu, Irakurketa hau STORY JUMPERren webgunearen bidez egin daiteke.

Gaitasunak aztertzeko orduan ere, bi ataletan zatituko dugu. Haur Hezkuntzakoek gehienbat landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna izanen da, batez ere irakurri eta ulertzean datzalako ariketa. Lehen Hezkuntzan aldiz, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.
Lehenago esan bezala, gure liburua hau gomendatu behar izango bagenu, 5 eta 8 urte inguruko umeei gomendatuko genie, nahiz irakurtzen ondo ez jakin, animalien izenak maiuskulaz jarri ditugu eta marrazkiak oso esanguratsu eta grafikoak direlako. Hemen uzten dizuegu egindako lana:

Egin klik irudian ipuina ikusteko:
read more
0 comentarios

Scratchen bidez batuketa eta kenketak lantzen

Honako bitarteko hau guk matematikak lantzeko erabili dugun arren, beste edozein gai lantzeko erabili daiteke. Bi erabilera posible ikusten dizkiogu; irakasleak jorratzen ari diren edo jorratu nahi den gaiaren inguruan programak sortzea izango da lehena, ikasleek ondoren, ariketa moduan burutu ditzaten scratchen bidez. Bigarren erabilera, ikasleek beraiek beraien programak sortzea izango da, honako hau ideiak antolatzeko oso onuragarria izango zaielarik. Lehen erabilera txikiagoenentzat egokiagoa ikusten dugu, bigarrena ordea, zaharragoenentzat. Zaharrenen kasuan, scratch-en bitartzez programak sortzea oso onuragarria izango da etorkizunean programazio lehengoaiak ikasi behar badituzte, egitura berdina baitute.

Abantailekin jarraitzen badugu, scratch-a ikasgelan erabiltzen bada haurrak ordenagailu eta teknologia berriak erabiltzera ohituko dira. Gainera, oso erakargarriak izaten dira mota honetako baliabideak haurrentzat.

Bitarteko hau klasean erabiltzen dugunean lantzen den gaitasun nagusia, matematikarako gaitasuna da, batuketak eta kenketak egiten direlako. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da, scratch programa erabiltzea teknologia digitala erabiltzea delako eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen da, kasu honetan scratcheko irakasleak galdetzen duena norberak erantzunez. Hori, programak berak eskaintzen digun erabilera edo funtzionamenduarekin. Programaren bitartez beste hainbat gaitasun landu daitezke, scratch-ak jorratu duen gaiaren araberakoa.

Gure Scratch-a zehatzago aztertzera pasatzen bagara, bitarteko honen bidez lantzen dugun gaia matematika da, batuketak eta kenketak hain zuzen ere. Lehen mailetan matematikak oso astunak egin daitezkeela iruditzen zaigu, eta txikitatik gustua hartzen ez badiete arazoak izan ditzaketela uste dugu. Programa hau, matematikak jolas moduan hartzeko dago sortua, haur txikienentzat erakargarriak izan daitezen. (programako) Irakaslea batuketa eta kenketak egiten joango da eta ikasleek matematikarako gaitasuna lortuko dute. Programa hau, lehen hezkuntzako txikienentzako dago sortua, eta lehen zikloaren barruan, lehenengo mailan kokatuko genuke.

Scratch hau ikasgelan erabili ahal izateko, internet konexioa duten ordenagailuak besterik ez ditugu behar. Komenigarria da ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea, taldeka egiten bada, kalkuluak egingo ez dituzten ikasleak egoteko arriskua baitago.


Conoce más sobre este proyecto
read more
1 comentarios

PICASA BITARTEKO FILMA


Bitarteko berriak ezagutu behar genituenez Picasa bitartekoa erabiltzea aproposa iruditu zitzaigun. Picasa, batez ere argazkiak tratatzeko bitartekoa da baina guk ideia bat izan genuen, picasaren aplikazio bat erabiliz. Argazkien bitartez pelikula bat egitea pentsatu genuen.
Honelako pelikula bat eratzeko orduan, edozein adinarako izan daiteke, baina guk egindakoa, gaiak duen zailtasunagatik, Lehen Hezkuntzako 3.ziklorako egokia izango zela uste dugu.

Gaia aukeratzeko orduan, hasieran zailtasunak izan arren zerbait ebolutiboa izan behar zuela iruditu zitzaigun baina era berean eskolan, adin egokian erabiltzeko ariketa edo laguntza bat. Oinarri guzti hauek kontuan hartu ondoren egokia iruditu zitzaigun, argazkien bidez, gizakiaren eboluzio prozesu didaktiko bat prestatzea, eta hala egin genuen. Bideo honetan dagoen eboluzioan ikus daitezke gizakiak mendeetan jaso dituen aldaerak eta aldaera horiek jarraian ikusteak, ikasleak horiek alderatzea eragin dezake. Abantaila asko agertzen ditu bideo bat erakusteak, eta bidearen bitartez, irudiekin batera, izena ere jartzen badugu, bi kontzeptu horiek errazago barneratuko dituztela uste dugu.

Aktibitate hau gelan bertan burutu dezakegu, proiektore baten bidez picasa programa bidez egindako bideoa jarri eta etapa bakoitzean bideoa geratuz, gizaki bakoitzaren ezaugarriak aipatu ditzazkegu, ikasleek marrazkia ikusten duten bitartean.
Hemen garatzen dugun gaitasuna, giza eta arte-kulturarako gaitasuna da. Historiako gai bat zenez hau da erabiliko dugun gaitasuna.

Bukatzeko, hemen duzue egindako lana, espero dugu erabilgarri suertatzea:


read more
0 comentarios

Mindomo, eskemak sortzeko herraminta

Mindomo, gaur egun interneten eskemak sortzeko dagoen herramintarik potenteena da. Doako herraminta hau erabili ahal izateko behar dugun gauza bakarra flash player-en azken bertsioa instalatuta edukitzea da.

Mindomoren bitartez gure ideiak modu pertsonalean eskematizatu dizakegu, eskemaren gai edo ideia bakoitzak, forma, kolore, zabalera, formatu... ezberdina eduki dezakelarik. Gainera, ikonoak ere gehitu daitezke, lehentasunak ezarri, irudiak eta bideoak gehitu...
eskema bat egiteko mila posibilitate eskaintzen dituelarik. Eskemak modu pribatuan gorde daitezke, baita edonorekin konpartitu ere. Konpartitzeko, eskema irudi gisa esportatzeko aukera ere ematen du.

Baliabide honen bitartez elikagai motak ikasteko orduan ikasleei lagungarria izango zaien eskema sortu dugu, azalpen on baten laguntzarekin lehen hezkuntzako hirugarren zikloko edozein ikasgeletan erabili daiteken eskema.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: Kasu honetan, elikagai motak ezagututa, gure osasuna zaindu eta zer jaten dugun edota zer da jan behar dena ezagutzeko aukera ematen digu.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna: modu autonomo batean egiteko lana denez, haurrak dira behar duten informazioa bilatzeko arduradun nagusiak.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: modu autonomoan egiteko lana izan harren, taldeka lan egingo dute ere, beraz, haien artean edota irakaslearekin komunikazioa izatea beharrezkoa izango dute lana aurrera eramateko.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: beharrezko gaitasuna da hau. Lana egiteko informazioa behar dute, daukaten informazio hori modu antolatu batean eskema modura pasako dute teknologia berriak erabiliz.
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: beren bizitzan zehar erabiliko dituzten ezagutzak dira, beren testuingurua ezagutzera lagundu eta bertan mugitzeko aukera emango dietenak.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: modu autonomo batean egiten diren lan guztiak, etorkizunerako baliagarriak izango zaizkie, hau ere.


ELIKADURAREN MINDOMOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAN:

read more
0 comentarios

BIRZIKATU!

Bitarteko honen Helburu hezitzailea, komikiak bezelako tresna baten bitartez, irakaspen bat egitea da. Hain zuzen, birziklapenaren gaia jorratuko dugu egindako komikian eta uste dugu egokia izan daitekeela batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Aktibitate hau burutzeko , ordenagailu gelara joango ginateke, eta pixton programa erabiliz, tutorial edo azalpen batzuen bitartez, komiki hau irakurri eta ondoren antzeko bat egitea litzake plana: Guk jarritako gaia erabiliaz, taldeka, bakoitzak bere komiki propioa egitea.

Birziklapenaren gaia, gai arrunt eta landua izan arren, eskolak ez du beti lortzen proposatzen den helburua eta ikasleek askotan ez dakite non bota behar diren zakarrak. Horregatik uste dugu komiki baten bizez, eta era grafiko batean, errazagoa izango litzatekela irakaspen hori eta barnerapen prozesu hori.

Pixton, gaur egun, eta batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, dugun bitartekorik erabilgarrienetako bat dela iruditzen zaigu. Ikasketa Komiki baten bidez egiteak, abantaila ugari ditu. Batez ere Lehen Hezkuntzan jarduten duten ikasleek,gogoko dituzte komikiak eta tresna honen bidez irakaspen bat egitea lortzen badugu, heziketa prozesua asko erraztuko litekela pentsatzen dugu. Gainera grafikotasunak asko laguntzen du irudizko memoria erabiltzen ari garen momentuan.

Berton erabili ditugu gaitasun nagusiak, zientzia, teknologia eta osasun kulturarekiko gaitasuna eta gizarte eta herritartasunarekiko gaitasunak dira ikus dezakezuenez. Argi dago gai hau gizartean herritartasun eta konzientzia hartzeko beharrekoa dela eta honekin batera ere bitarteko hau praktikan jarri behar dutenez zientzia eta teknologi gaitasunekin batera ere, teknologia erabiltzeko gaitasuna ere garatu behar dute.

Ondorioz, hemen uzten dizuegu pixtonen bidez egindako komiki interesgarri eta didaktiko bat. Komiki hau egiteko, esan bezala, birziklatzearen gaia hautatzea erabaki dugu eta modu simplean eta egokian plazaratu ditugu ideia nagusiak errazagoa eta lagungarriagoa egiteko.

Hemen uzten dizuegu egindako komikia!

read more
0 comentarios

Voki, beste bitarteko bat

Voki, gure avatar propioa sortzeko online zerbitzu pertsonalizatua da eta pertsonai asko ditu aukeran: monstruoak, animaliak, pertsonak, edo anime pertsonaiak. Pertsonai hauei itxura aldatu eta konplementuak jarri ahal izateaz gain, duen berrikuntza nagusia, hitzegiterakoan gure ahotsa eta guzti jarri ahal diogula da.
Ez hori bakarrik, html kodeak ere eskuragarri daude, blog, sare sozial eta abarretan sartu ahal izateko. Text-to-speech teknologia (testua ahotsera pasatzea) erabiltzen duenez, laguntza handikoa izan daiteke gure ikasleentzat beraien testu propioen inguruan erreflexionatzeko, eta ahoskerarekin ere lagun dezake modu ludikoan. Dibertitzen diren bitartean ikasteko herraminta egokia da Voki. Lehen Hezkuntza osoan zehar edozein ziklotan erabili daiteken bitartekoa da. Txikienentzat, lehen aipatutako text to speech teknologia gomendatuko genuke, batez ere irakurtzen/idazten ikaste-fasean dauden haurrentzat. Zaharragoek azalpenak emateko erabili dezakete; edozein gai, edozeinentzat. Honela, grabazio denbora limitatua denez, azaldu beharrekoa ondo egituratu edo laburtu beharko dute. Beraz, txikienek eta zaharrenek Vokiren bitartez hizkuntza landuko dute dibertitzen ari diren bitartean, honela emaitzak testu liburuak bakarrik erabilita baino hobeak izango direlarik.Beraz, landuko diren gaitasunak Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, lehen esan bezala hizkuntza lantzeko erabili daitekelako eta Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izango dira, azken hau voki aplikazioa erabiltzea, teknologia digitala erabiltzea delako.

Voki hau ikasgelan erabiltzeko interneterako konexioa duen ordenagailu batekin nahikoa da, baina komenigarria da, batez ere zaharrenek emango dioten erabilerari begira, klaseko blog-gune bat edukitzea, vokiak bertan txertatu ahal izateko. Zaharrenen kasuan ere, ordenagailuak mikrofonoa edukitzea komenigarria da.



read more