0 comentarios

NICHOLAS NEGROPONTE: Kostu txikiko ordenagailu eramangarriak

Nicholas Negroponte mundu-mailako aditu ospetsuenetakoa da internet gaietan, eta teknologia eta kultura digitalaren aitatzat hartzen da. Bere ekarpenik garrantzitsuenetakoa Massachusetts Institute of Technology (MIT) delakoan Media Laboratory sortzea izan da, punta-puntako zentroa teknologia berrietan eta etorkizuneko komunikazioetarako horiek dituzten aplikazioetan, bai hezkuntzaren arloan eta bai aisialdian ere. Gaur egun MediaLab-eko presidente
emeritua da.
Bere eragin publikoa oso loturik dago kostu txikiko ordenagailu
eramangarriak egiteko proiektuarekin, zehatz esanda 100 dolarreko prezioan, eta herrialde garatuen eta garatzeko bidean daudenen arteko "leize digitala" murrizteko helburua du. Honela, Haur Bakoitzarentzat Ordenagailu Bat Fundazioak (OLPC ingeleseko siglekin) -Negropontek eta MediaLab fakultateko beste kide batzuek sortuak- informatikaren eta interneten erabilera bultzatu nahi du gutxi garatutako herrialdeetan.


Bere burua aurkeztu ondoren, errazagoa izango da zergatik aukeratu dugun azaltzea. Negropontek izan zuen ideia ezagutzera eman nahi genuen, ideia interesgarria eta beharrezkoa ikusten dugulako. Beharrezkoa 3. munduan ekarriko lituzke aurrerapenetan pentsatuta noski. Ordenagailu bati internet koneksioa gehituz gero, baliabide bikain batean bihurtzen da, ez da beste baliabiderik behar, internet bait delako jakintza eremu handiena. Baliabide honekin 3. munduari informazioaren, heziketaren,… atea irekiko genieke.
Negroponteren ordenagailu honi, makina berdearen izenarekin ere ezagutzen zaio. Uruguayen jada, 2005. urtean proiektu hau aurrera eramaten hasi zen. Helburua eskola publiko zein pribatuetan haur guztiek ordenagailu propio bat izateko aukera izatea zen. 2009 urtean, Tabaré Vazquez-en gobernuaren laguntzaz, 300.000 ordenagailu baino gehiago banatu dira.

Ikusten dugun arazoa da, herrialde ez-garatu hauetan fibra optikoa hartzeko erreztasunik ez dagoela, badirudi 1. munduko gobernuek ez dutela herrialde hauen garpena nahi.
Bukatzeko gustatuko litzaiguke honen inguruan dituzuen zer esanak bloggean ipintzea.
guztion artean proiektu hau ezagutzera eramateko, eta bere alde onak eta txarrak ezagutzera eman.




Informazio iturria
read more
0 comentarios

Voki, beste bitarteko bat

Voki, gure avatar propioa sortzeko online zerbitzu pertsonalizatua da eta pertsonai asko ditu aukeran: monstruoak, animaliak, pertsonak, edo anime pertsonaiak. Pertsonai hauei itxura aldatu eta konplementuak jarri ahal izateaz gain, duen berrikuntza nagusia, hitzegiterakoan gure ahotsa eta guzti jarri ahal diogula da.
Ez hori bakarrik, html kodeak ere eskuragarri daude, blog, sare sozial eta abarretan sartu ahal izateko. Text-to-speech teknologia (testua ahotsera pasatzea) erabiltzen duenez, laguntza handikoa izan daiteke gure ikasleentzat beraien testu propioen inguruan erreflexionatzeko, eta ahoskerarekin ere lagun dezake modu ludikoan. Dibertitzen diren bitartean ikasteko herraminta egokia da Voki. Lehen Hezkuntza osoan zehar edozein ziklotan erabili daiteken bitartekoa da. Txikienentzat, lehen aipatutako text to speech teknologia gomendatuko genuke, batez ere irakurtzen/idazten ikaste-fasean dauden haurrentzat. Zaharragoek azalpenak emateko erabili dezakete; edozein gai, edozeinentzat. Honela, grabazio denbora limitatua denez, azaldu beharrekoa ondo egituratu edo laburtu beharko dute. Beraz, txikienek eta zaharrenek Vokiren bitartez hizkuntza landuko dute dibertitzen ari diren bitartean, honela emaitzak testu liburuak bakarrik erabilita baino hobeak izango direlarik.Beraz, landuko diren gaitasunak Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, lehen esan bezala hizkuntza lantzeko erabili daitekelako eta Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izango dira, azken hau voki aplikazioa erabiltzea, teknologia digitala erabiltzea delako.

Voki hau ikasgelan erabiltzeko interneterako konexioa duen ordenagailu batekin nahikoa da, baina komenigarria da, batez ere zaharrenek emango dioten erabilerari begira, klaseko blog-gune bat edukitzea, vokiak bertan txertatu ahal izateko. Zaharrenen kasuan ere, ordenagailuak mikrofonoa edukitzea komenigarria da.



read more
0 comentarios

TEKNOLOGIA BERRIEI SARRERA

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela eta gainera Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako sartzeko aukera eman behar diegu, eskoletara iristeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Gure ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio, ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zaigu, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Gure ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea. Ondorioz argi dago hezkuntza prozesuan lagungarri diren elementu guztiak eslokan txertatu behar ditugula eta teknologia berriek aukera asko ematen dizkigunez, hauek erabiltzea ere beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Ekarpen honen bidez teknologia berrietan zailtasun haundiagoak dituzten pertsonek, gida moduko bat izango dute beren beharrak eta dudak erantzuteko eta honela gauzak praktikan jarri ahal izateko.


Besterik gabe, hemen uzten dizuegu Nerea Zabalegik Donostiako Belen ikastetxean Eskolan Teknologia berrien erabilerari buruzko azterketaren Scribd interesgarri bat. Mundu honetan berriak diren pertsonentzat gida edo sarrera moduan erabiltzeko textua da. Espero dugu erabilgarri suertatzea.




HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGI BERRIAK



Informazio iturria
read more
0 comentarios

Ikasys proiektua

Ikasys proiektua, tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:

-Trebatzeko:
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

-Memorizatzeko:
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

-Nork berea egiteko:
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.



-Zein helburu du?
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.


Konpetentzi zehatz batzuk garatzeko martxan jarritako proiektu bat da, beraz bere horretan, ikt planteamenduaren barruan proiektu osagarri gisa kokatzea pausu garrantzitsu bat iruditzen zaigu. Horregatik, proiektua ezagutzeara ematea da gure helburua.
Lehenengo aipatu dugun bezala, norberak bere ordenagailuarekin egin beharreko lana da. beraz, goian aipatutako hiru ardatzak, bere horretan modu egokian garatzen laguntzen duen proiektu gisa ulertzen dugu.
Elementu garrantzitsu bat iruditzen zaigu, bakoitzaren erritmoari egokitzeko. bakoitzaren desberdintasunak suposatzen duen aberastasuna oinarri izatea oso garrantzitsu iruditzen zaigu.
Wi-fi sareari dagoen menpekotasunean esanguratsua da, sarerik gabe ezin delako erabili.
Bideoetan azaltzen den bezala, hasiera batean haur guztiak guztiz motibatuta jarduten ziren ordu erdi horretan zehar ordenadorearekin, baina egun tresna bat gehiago bezala ulertzen omen dute. beraz, ordenadorean ibiltze soil bat ez dela ulertu dute.
Norbanakoaren autonomia maila lantzeko tresna egokia da, ongi ulertu, ondo irakurri, norberak bere akatsak zuzendu, problemak ebatzi, etab... egin behar baitute.
Autonomia maila pertsonalera eta norberaren erritmora egokitzera bere gain dituela kontuan hartuta, proiektu interesgarria iruditzen zaigu.
Azpiegitura aldetik, gehiegizkoa ez ote den gure dudak ditugu. konpetentzia konkretu horiek lantzeko ez ote den gehiegizko azpiegitura
.




Informazio iturria
read more