0 comentarios

Scratch Tutoriala

Guk egindako Tutoriala:
julen on livestream.com. Broadcast Live Free

Ikus daitekenez,scratch programa edozein gai lantzeko erabili daiteke. Aurretik gure scratcharen azalpenean esan dugun bezala, klasean bi erabilera posible ikusten dizkiogu; irakasleak jorratzen ari diren edo jorratu nahi den gaiaren inguruan programak sortzea, ikasleek ondoren, ariketa moduan burutu ditzaten scratchen bidez eta ikasleek beraiek beraien programak sortzea,Lehen erabilera txikiagoenentzat egokiagoa ikusten dugu, bigarrena ordea, zaharragoenentzat.

BALIABIDEAK:




read more
0 comentarios

Pixton tutoriala

Guk egindako Tutoriala:

Watch live streaming video from julen at livestream.com


Egia da baliabide hau erabiltzeko, besteek baino aukera gutxiago dagoela ikasgelan. Komikiak lantzen direnean erabili daiteke, baita beste edozein gairen inguruan haurrei komikiak sortzeko eskatuz. Irakasleak egin ditzake ere komikiak, txikienentzat zuzenduak, betiere klasean jorratzen ari direnarekin lotura duen bitartean. Pixtonek ere, interneteko konexioa duen ordenagailu bat besterik ez digu eskatzen erabili ahal izateko.

BALIABIDEAK:





read more
1 comentarios

Mindomoren Tutoriala

Guk egindako Tutoriala:
Watch live streaming video from ezki at livestream.com


Baliabide honen bitartez edozein gauza ikasteko orduan ikasleei lagungarria izango zaien eskemak sortu daitezke, ikasterako orduan modu txukun, argi eta antolatu batean edukitzeko.Informazioaren aukeraketa egiten ikasiko dute ere, garrantziaren arabera. Doako herraminta hau erabili ahal izateko behar dugun gauza bakarra internet konexioa eduki eta flash player-en azken bertsioa instalatuta edukitzea da.

BALIABIDEAK:





read more
0 comentarios

Picasaren tutoriala

Guk egindako Tutoriala:

Watch live streaming video from ezki at livestream.com


Baliabide hau, klaseko egun berezietako bideoak sortzeko erabili dezakegu klasean; irteerak, jaialdiak, kirol-ekitaldiak... taldelanean egin, ondoren denok batera emaitzaz gozatzeko. Picasa programa instalatuta duen ordenagailu batekin aski izango dugu mota honetako bideoak sortzeko.

BALIABIDEAK:





read more
1 comentarios

PICASA BITARTEKO FILMA


Bitarteko berriak ezagutu behar genituenez Picasa bitartekoa erabiltzea aproposa iruditu zitzaigun. Picasa, batez ere argazkiak tratatzeko bitartekoa da baina guk ideia bat izan genuen, picasaren aplikazio bat erabiliz. Argazkien bitartez pelikula bat egitea pentsatu genuen.
Honelako pelikula bat eratzeko orduan, edozein adinarako izan daiteke, baina guk egindakoa, gaiak duen zailtasunagatik, Lehen Hezkuntzako 3.ziklorako egokia izango zela uste dugu.

Gaia aukeratzeko orduan, hasieran zailtasunak izan arren zerbait ebolutiboa izan behar zuela iruditu zitzaigun baina era berean eskolan, adin egokian erabiltzeko ariketa edo laguntza bat. Oinarri guzti hauek kontuan hartu ondoren egokia iruditu zitzaigun, argazkien bidez, gizakiaren eboluzio prozesu didaktiko bat prestatzea, eta hala egin genuen. Bideo honetan dagoen eboluzioan ikus daitezke gizakiak mendeetan jaso dituen aldaerak eta aldaera horiek jarraian ikusteak, ikasleak horiek alderatzea eragin dezake. Abantaila asko agertzen ditu bideo bat erakusteak, eta bidearen bitartez, irudiekin batera, izena ere jartzen badugu, bi kontzeptu horiek errazago barneratuko dituztela uste dugu.

Aktibitate hau gelan bertan burutu dezakegu, proiektore baten bidez picasa programa bidez egindako bideoa jarri eta etapa bakoitzean bideoa geratuz, gizaki bakoitzaren ezaugarriak aipatu ditzazkegu, ikasleek marrazkia ikusten duten bitartean.
Hemen garatzen dugun gaitasuna, giza eta arte-kulturarako gaitasuna da. Historiako gai bat zenez hau da erabiliko dugun gaitasuna.

Bukatzeko, hemen duzue egindako lana, espero dugu erabilgarri suertatzea:


read more
0 comentarios

Mindomo, eskemak sortzeko herraminta

Mindomo, gaur egun interneten eskemak sortzeko dagoen herramintarik potenteena da. Doako herraminta hau erabili ahal izateko behar dugun gauza bakarra flash player-en azken bertsioa instalatuta edukitzea da.

Mindomoren bitartez gure ideiak modu pertsonalean eskematizatu dizakegu, eskemaren gai edo ideia bakoitzak, forma, kolore, zabalera, formatu... ezberdina eduki dezakelarik. Gainera, ikonoak ere gehitu daitezke, lehentasunak ezarri, irudiak eta bideoak gehitu...
eskema bat egiteko mila posibilitate eskaintzen dituelarik. Eskemak modu pribatuan gorde daitezke, baita edonorekin konpartitu ere. Konpartitzeko, eskema irudi gisa esportatzeko aukera ere ematen du.

Baliabide honen bitartez elikagai motak ikasteko orduan ikasleei lagungarria izango zaien eskema sortu dugu, azalpen on baten laguntzarekin lehen hezkuntzako hirugarren zikloko edozein ikasgeletan erabili daiteken eskema.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: Kasu honetan, elikagai motak ezagututa, gure osasuna zaindu eta zer jaten dugun edota zer da jan behar dena ezagutzeko aukera ematen digu.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna: modu autonomo batean egiteko lana denez, haurrak dira behar duten informazioa bilatzeko arduradun nagusiak.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: modu autonomoan egiteko lana izan harren, taldeka lan egingo dute ere, beraz, haien artean edota irakaslearekin komunikazioa izatea beharrezkoa izango dute lana aurrera eramateko.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: beharrezko gaitasuna da hau. Lana egiteko informazioa behar dute, daukaten informazio hori modu antolatu batean eskema modura pasako dute teknologia berriak erabiliz.
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: beren bizitzan zehar erabiliko dituzten ezagutzak dira, beren testuingurua ezagutzera lagundu eta bertan mugitzeko aukera emango dietenak.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: modu autonomo batean egiten diren lan guztiak, etorkizunerako baliagarriak izango zaizkie, hau ere.


ELIKADURAREN MINDOMOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAN:

read more
0 comentarios

WI- FI sareak, BAI edo EZ?

Interneten artikulu batzuk irakurrita hau da suertatu zaidan galdera, WI-FI sareak erabilgarriak edo kutsakorrak dira gizakientzak? Alderdi hauek pixka bat argitzeko asmoz, gai honen inguruan sarrera bat egitea egokia dela pentsatu dugu.

Alderdi honen inguruan iritzi asko daude eta denak oso ezberdinak. Gizartearen sektore batek pentsatzen du WIFI sareak oso baliagarriak direla gaur egun eta etorkizuneko bidea hau dela uste dute. Gainera, hauek diote oraindik ez dagoela frogatuta WIFI sareen kaltegarritasuna, ondorioz ezin dela horren aurka jo.

Beste pertsona batzuk, WIFIa eskoletan jartzearen kontra agertu dira modu oso sutsuan. WIFIaren kontra dagoen jende ugari aurkitu dut sarean, bere webgune eta blogen bitartez honen aurka bere iritzia adierazten dutenak. Hauetan oso esangarria litzateke MAGDA HAVAS doktorea. MAGDA HAVAS izenezko doktora Canadiarra da, radiazio uhinek gizakietan duten eragina aztertzen duena. Hemen uzten dut pertsona honek eskolari eta WIFI uhinei buruz, zentru guztiei bidalitako gutun informatibo osoa. ----GUTUNA---- IKUSI----

Euskal Herrian ere, badaude plataforma asko sare honen aurka agertzen direnak, hala nola, Euskal Herri mailan, covace.org, litzateke garrantzitsuena. Hauen esanetan WI-Fi a oso kaltegarria da uhinen bidezko sarea delako eta horrek kalteak ekar ahal izango dizkigulako, eta hainbat gaixotasun suertatu ahal izango dizkigulako,hala nola, minbizia.

Oihan Guraso elkarteak dioenez hauek dira WI-FIaren kontrako ideiak:
Oihan Guraso Elkarteak WIFIa eskoletan sartzearen aurkako jarrera hartu du:

* Aditu askok wifiak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak adierazten gaituztelako
* Kalterik gabekoa dela inork erakusten ez duelako
* Ez ditugulako gure seme-alabak arriskuan jarri nahi
* Gure aurretik ibili diren leku askotan debekatzen edo kentzen ari direlako
* Alternatiba dagoelako: KABLEAREN BIDEZ

Otxarkoaga.com ere webgune bat ireki du wifi sarearen desegokitasuna kritikatzeko nahiarekin. Haien esanetan ez dira praktikan jartzen Europako parlamentutik egiten diren eskariak eta honen adierazpide hartu dugu Asier Aguirrek Berria.info aldizkari digitalerako egindako elkarrizketa interesgarria:

www.berria.info

2010-01-14

Asier Arregi.
Uhin elektromagnetikoetan aditua

'Wifia eskoletan: teknologia ez-kutsatzailea?' hitzaldia emango du gaur Zestoan erradiazio elektromagnetikoa aztertzen lan egiten duen eibartarrak, guraso talde kezkatu batek eskatuta.

«Hemengo eskoletako wifi uhinen maila legez kanpokoa litzateke Salzburgon»

Edu Lartzanguren.

Asier Arregi (Eibar, Gipuzkoa, 1974) ingeniari agronomoa da, Iruñean eta Lisboan ikasitakoa. Azken urteotan erradiazio elektromagnetikoen inguruko azterketa eta aholkularitza lanetan dabil. Wifi uhinek haurrengan izan ditzaketen ondorioez mintzatuko da gaur, 18:00etan, Zestoako kultur etxean.

Kezka areagotzen ari dela sumatzen duzu, lehen hezkuntzan ordenagailuak sartu behar direla eta?

Arduratutako guraso talde batek eskatuta hitz egingo dut Zestoan. Hainbat ikerketa egin dituzte gaiaren inguruan, eta emaitzak bi aldekoak dira: batzuek diote wifi uhinek eraginak dituztela, eta beste batzuek ezetz. Sobietar Batasunean Ameriketako Estatu Batuetan baino lehenago hasi ziren mikrouhinak ikertzen. Gerra Hotzaren garaian, AEBetako enbaxadari mikrouhinekin erasotzen zioten. Hiru enbaxadore eta langile asko gaixotu ziren. Gehienek barrabiletako minbizia izan zuten.

Wifi uhinek ez dute halako indarrik.

Europako Batasunak Reflex ikerketa egin zuen, eta lehenengo ondorioa izan zen uhin elektromagnetikoek DNA apurtzen dutela, geneetan aldaketak eragiten dituztela. Lo ezin egitea, buruko mina, estresa eta halakoak dira lehen sintomak, baina epe luzerakoak larriagoak dira. Ikerketa bertan behera utzi zuten, konpainia handien presiopean. Ikusten badituzu egin diren ikerketak, %60k diote uhinok eragin biologikoak dituztela, eta %40k ezetz. Gero aztertzen baduzu nork ordaindu dituen ikerketak, ikusten da emaitzak ezberdinak direla multinazionalek ordaindutako ikerketetan eta erakunde independenteek eginikoetan.

Uhin elektromagnetikoz inguraturik gaude. Zergatik kezkatu beharko genuke gehiago wifiarengatik?

Umetan eta zaharretan handiagoa da eragina. Kultur arazoa da: mikrobioen aurka desinfektatzailea erabiltzen dugun bezala, higiene elektromagnetikoa beharko dugu. Gero eta gaitz gehiago sortzen ari dira horren harira, baina sendagileek oraindik ez dituzte ondo diagnostikatzen guztiak. Dosia oso garrantzitsua da, baina loteria pixka bat ere bada. Baliteke zure besoak, buruak edo bihotzak durundatzea uhin batzurekin, eta beste batzuekin ez, tamaina eta bolumenaren arabera. Guruin pineala burmuinean dugu, eta gaua heltzen dela sumatzen duenean, argi gutxiago dagoelako, melatonina hormona sortzen du, eta lokartu egiten gara. Guruin horrek ez ditu bereizten argiaren, wifiaren eta sakelako telefonoaren uhinak. Erraz nahasten da.

Zer eragin dute eskoletan jartzen ari diren wifi sareek?

Eskola batean neurtzen ibil naiz, eta balioak nahiko handiak ziren. Hemengo legeak ezartzen dituen mugetatik oso urrun betiere, baina beste leku batzuetan legez kanpokoak lirateke. Salzburgon miliwatt bat metro koadroko da muga [Austria]; nik 20 miliwattetik gora neurtu nituen hemen, eta soilik sei ordenailu eramangarri zeuden piztuta.

Konponbide erraza duela diozu.

Kablea erabili eta kito. Eramangarriak argindarrera konektatu behar dira, beraz; ez da askoz garestiago izango sare kableak ere jartzea. Beldurra botereak erabiltzen du, jendea manipulatzeko. Ni ez noa jendea beldurtzera, baina eraginik ez dutela ezin da esan. Lau urteko alaba dut. Haurrekin esperimenturik ez.



Amaitzeko, gure iritziz ez dago ondorio zuzen eta fidel bat ateratzerik. Esan daiteke WIFI sareak abantailak eta desabantailak izan litzazkela eta batzuentzat ona izango dela eta besteentzat txarra. Egia dena da, gaur egun bizi garen gizartean, teknologia berriek egunero aurrerapauso haundiak ari direla ematen eta gizartearen norantzak dio urte batzuetan WIFI sareak edozein herri eta hiritan beharrezko gauza bat izango dela.
Guk argi daukagu WIFI sareak oso beharrezkoak direla gaur egungo ikastetxetan, baten ere Lehen Hezkuntzan eta DBHen, ikasleak geroz eta desmotibatuago agertzen direlako eta etxeko lanak egin beharrean, teknologia berriekin jolasean egotea nahiago dutelako. Gure ustez bi kontzeptu hauek lotzen baditugu eta etxeko lanak teknologia berriekin gidatzen baditugu, ikasleek errazago egingo situzte etxeko eta klaseko lasak, baino horretarako WIFIa eskoletan beharrezkoa da, eta WIFIa ez daba antzeko zerbait. Gainera kaltegarria gaur egun edozein aparailu elektroniko izan daiteke, hortaz ez dugu uste hainbeste arriskurik dakarrenik.

Azken finean eskola bakoitzak bere erabikiak hartuko ditu, baina ondo legoke erabaki horiek denen artean, (zuzendari, irakasle, ikasle, guraso...) hartzea, eskola azken finean denona baita.
read more
0 comentarios

BIRZIKATU!

Bitarteko honen Helburu hezitzailea, komikiak bezelako tresna baten bitartez, irakaspen bat egitea da. Hain zuzen, birziklapenaren gaia jorratuko dugu egindako komikian eta uste dugu egokia izan daitekeela batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Aktibitate hau burutzeko , ordenagailu gelara joango ginateke, eta pixton programa erabiliz, tutorial edo azalpen batzuen bitartez, komiki hau irakurri eta ondoren antzeko bat egitea litzake plana: Guk jarritako gaia erabiliaz, taldeka, bakoitzak bere komiki propioa egitea.

Birziklapenaren gaia, gai arrunt eta landua izan arren, eskolak ez du beti lortzen proposatzen den helburua eta ikasleek askotan ez dakite non bota behar diren zakarrak. Horregatik uste dugu komiki baten bizez, eta era grafiko batean, errazagoa izango litzatekela irakaspen hori eta barnerapen prozesu hori.

Pixton, gaur egun, eta batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, dugun bitartekorik erabilgarrienetako bat dela iruditzen zaigu. Ikasketa Komiki baten bidez egiteak, abantaila ugari ditu. Batez ere Lehen Hezkuntzan jarduten duten ikasleek,gogoko dituzte komikiak eta tresna honen bidez irakaspen bat egitea lortzen badugu, heziketa prozesua asko erraztuko litekela pentsatzen dugu. Gainera grafikotasunak asko laguntzen du irudizko memoria erabiltzen ari garen momentuan.

Berton erabili ditugu gaitasun nagusiak, zientzia, teknologia eta osasun kulturarekiko gaitasuna eta gizarte eta herritartasunarekiko gaitasunak dira ikus dezakezuenez. Argi dago gai hau gizartean herritartasun eta konzientzia hartzeko beharrekoa dela eta honekin batera ere bitarteko hau praktikan jarri behar dutenez zientzia eta teknologi gaitasunekin batera ere, teknologia erabiltzeko gaitasuna ere garatu behar dute.

Ondorioz, hemen uzten dizuegu pixtonen bidez egindako komiki interesgarri eta didaktiko bat. Komiki hau egiteko, esan bezala, birziklatzearen gaia hautatzea erabaki dugu eta modu simplean eta egokian plazaratu ditugu ideia nagusiak errazagoa eta lagungarriagoa egiteko.

Hemen uzten dizuegu egindako komikia!

read more
1 comentarios

Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?



Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?
Sareko kontsulta-orriek hamaikatxo abantaila eta geroz eta eragozpen gutxiago eskaintzen dizkigute
Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu. Egun, informazioa kontsultatzeko metodo berri horiek etxebizitza eta bulegoan ikusten ditugu, azal gogorreko liburuki tradizionaletatik gertu.

Berriak oraino
Datuez, kontzeptuez zein hitzen hainbat hizkuntzatako itzulpenez, Internetek kontsulta egiteko eskaintzen dituen gune berri hauek, plazaratzen duten argitaldari eta erakundeen bermea dakarten paperezko liburuetako erreferentziarekin ohituriko erabiltzaileengan mesfidantzarik harrotzen dute. Orri hauetako asko eta asko berriegitzat eta ezegonkortzat ikusten dira: nekez eduki ditzakete fidatzeko moduko datuak, batzuen iritziz.
Erabiltzailearen aburuz -arrazoi osoz, zenbaitetan- ez du balio bera Oxford University Press erakundearen hiztegian eskuz eginiko bilaketaren emaitzak eta -programa eraginkorrik garatu badu ere- inongo ezagutza akademikorik egiaztatzen ez duen enpresa batek Interneten daukan orrian kausitutakoak. Egia aitor dezagun, Sareko kontsulta-orri asko eta hiztegi asko biziki mugatuak daude, bai ikuspegi akademikotik, baita erakutsi duten eraginkortasun eskasagatik ere. Kasu ugari-ugaritan, berriz, Interneteko kontsultak paperezkoetan egiten direnak bezain fidagarriagoak izateaz gainera, badituzte hainbat abantaila ere.
Espazioa da lehendabizi aztertu beharreko kontua. Ordenagailu eramangarri batetik Sarean zeinahi datu kontsulta daiteke. Hori bera paperezko liburukietan egiteko Enciclopaedia Britannica osatzen duten 32 tomoak, Espasa obrako 100 liburutik gorakoak Larousse Entziklopediako 24 aleak eta beste hainbat eduki behar dira. Espazioaren ondotik erosotasuna dator: Interneten kontsultak egiteko ez da beharrezkoa entziklopedia eta hiztegi ale astun handiak esku artean erabiltzea. Kontsulta azkar egitea ere abantaila da, datu jakin bat orriz orri bilatu behar izatea jende askori nardagarri eta nekoso gertatzen baitzaio. Non eta ordenagailua itzalita ez dagoen, noski: piztu arte itxaroteak ere sendoen zizelkaturiko pazientzia urratzeko motiboa izan daiteke eta.


Oraingo honetan, entziklopediak interneten kontsulta orri bezala dituzten abantailak goraipatu nahiko geituzke iruzkin honekin. Horregatik aukeratu dugu gai hau. Gainera, ikasle garen momentutik, egunero erabiltzen dugun tresna dugu entziklopedia askea.
Alde batetik, erabiltzen hasi baino lehen, entziklopedia hauek sortzeak eragiten dituen kalte naturalak (kutxadura, zuhaitz mozketa, garraioak…) minimoak edota klaterik gabekoak dira (ekologiari begira). Bestalde, ez da behar denbora tarte bat pasatzen denean, berriro berritzea eta argitaratzea. Sarearen bitartez egiten bait da, bai entziklopedia hauen sorrera, baita berritze lanak ere. Beraz alderdi guztietatik begiratuta, abantailak bakarrik ikusten ditugu.
Egia da ere, gero eta entziklopedia gehiago "askea" edo "librea" izenarekin aurkitzen ditugula. Hau, erabilpena zein edizioa askeak direlako ematen da, gainera
irabazi asmo gabekoak izaten dira. Librea da ere, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia.
Aldi berean,orain arte paperezkoak izan diren hainbat entziklopedia (Lur, Elhuyar...), internet bitartez bisitatu daitezke. Hauek, ezin dira leia horretan atzean geratu, beraz, gaur egungo eskaerara moldatzea beharrezkoa dute.


Informazio iturria

Informazio iturria

Informazio iturria
read more