Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?



Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?
Sareko kontsulta-orriek hamaikatxo abantaila eta geroz eta eragozpen gutxiago eskaintzen dizkigute
Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu. Egun, informazioa kontsultatzeko metodo berri horiek etxebizitza eta bulegoan ikusten ditugu, azal gogorreko liburuki tradizionaletatik gertu.

Berriak oraino
Datuez, kontzeptuez zein hitzen hainbat hizkuntzatako itzulpenez, Internetek kontsulta egiteko eskaintzen dituen gune berri hauek, plazaratzen duten argitaldari eta erakundeen bermea dakarten paperezko liburuetako erreferentziarekin ohituriko erabiltzaileengan mesfidantzarik harrotzen dute. Orri hauetako asko eta asko berriegitzat eta ezegonkortzat ikusten dira: nekez eduki ditzakete fidatzeko moduko datuak, batzuen iritziz.
Erabiltzailearen aburuz -arrazoi osoz, zenbaitetan- ez du balio bera Oxford University Press erakundearen hiztegian eskuz eginiko bilaketaren emaitzak eta -programa eraginkorrik garatu badu ere- inongo ezagutza akademikorik egiaztatzen ez duen enpresa batek Interneten daukan orrian kausitutakoak. Egia aitor dezagun, Sareko kontsulta-orri asko eta hiztegi asko biziki mugatuak daude, bai ikuspegi akademikotik, baita erakutsi duten eraginkortasun eskasagatik ere. Kasu ugari-ugaritan, berriz, Interneteko kontsultak paperezkoetan egiten direnak bezain fidagarriagoak izateaz gainera, badituzte hainbat abantaila ere.
Espazioa da lehendabizi aztertu beharreko kontua. Ordenagailu eramangarri batetik Sarean zeinahi datu kontsulta daiteke. Hori bera paperezko liburukietan egiteko Enciclopaedia Britannica osatzen duten 32 tomoak, Espasa obrako 100 liburutik gorakoak Larousse Entziklopediako 24 aleak eta beste hainbat eduki behar dira. Espazioaren ondotik erosotasuna dator: Interneten kontsultak egiteko ez da beharrezkoa entziklopedia eta hiztegi ale astun handiak esku artean erabiltzea. Kontsulta azkar egitea ere abantaila da, datu jakin bat orriz orri bilatu behar izatea jende askori nardagarri eta nekoso gertatzen baitzaio. Non eta ordenagailua itzalita ez dagoen, noski: piztu arte itxaroteak ere sendoen zizelkaturiko pazientzia urratzeko motiboa izan daiteke eta.


Oraingo honetan, entziklopediak interneten kontsulta orri bezala dituzten abantailak goraipatu nahiko geituzke iruzkin honekin. Horregatik aukeratu dugu gai hau. Gainera, ikasle garen momentutik, egunero erabiltzen dugun tresna dugu entziklopedia askea.
Alde batetik, erabiltzen hasi baino lehen, entziklopedia hauek sortzeak eragiten dituen kalte naturalak (kutxadura, zuhaitz mozketa, garraioak…) minimoak edota klaterik gabekoak dira (ekologiari begira). Bestalde, ez da behar denbora tarte bat pasatzen denean, berriro berritzea eta argitaratzea. Sarearen bitartez egiten bait da, bai entziklopedia hauen sorrera, baita berritze lanak ere. Beraz alderdi guztietatik begiratuta, abantailak bakarrik ikusten ditugu.
Egia da ere, gero eta entziklopedia gehiago "askea" edo "librea" izenarekin aurkitzen ditugula. Hau, erabilpena zein edizioa askeak direlako ematen da, gainera
irabazi asmo gabekoak izaten dira. Librea da ere, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia.
Aldi berean,orain arte paperezkoak izan diren hainbat entziklopedia (Lur, Elhuyar...), internet bitartez bisitatu daitezke. Hauek, ezin dira leia horretan atzean geratu, beraz, gaur egungo eskaerara moldatzea beharrezkoa dute.


Informazio iturria

Informazio iturria

Informazio iturria

1 comentarios:

Ikasleen lanak dijo...

Testu gehiena ez da originala. Beste lekutik informazioa hartzea ez dago debekatuta.... baina "BETI" informazio iturria zein den jartzeko beharra dago.
Berriz egokitu mesedez.

Publicar un comentario